Hirugarren hiruhileko haurren igeriketa ikastaroetarako izen ematea datorren astelehenean, martxoaren 4an, zabalduko dute. Bigarren hiruhilekoan parte hartu dutenek ikastaroetan jarraitzeko lehentasuna izango dute, eta gainerako plazak zozketa bidez esleituko dira –eskainitako plaza kopurua betetzen bada–. Halaber, jarraitu nahi ez dutenek baja orria bete beharko dute hori adieraziz. Ikastaroak apirilaren 8tik ekainaren 20ra eskainiko dituzte.
Izen emate orriak eta baja orriak Udal Igerilekuan egongo dira eskuragarri, eta bertan jaso eta utzi beharko dira. Hori horrela, talde berriak adin eta mailaren arabera antolatuko dituzte, eta kontuan hartuko dira bigarren hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.
Larunbatetan, 7 hilabetetik 2 urtera bitartekoen txanda
Horrez gainera, hiruhileko honetan 7 urtetik 2 urtera bitartekoen igeriketa ikastaroak eskainiko dituzte larunbatetan. Ikastaroa apirilaren 13an hasiko da, eta azken saioa ekainaren 29an egingo dute. Guztira hamabi saio izango dira.
Bertan izena emateko orriak Udal Igerilekuko harreran daude eskuragarri. Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi dutenek harrerara jo dezakete edota 943-81 41 21 telefonora deitu.