Iraurgi saskibaloi klubak New Yorkerako bi pertsonentzako bidaia zozkatu du (Manhattanen sei gaueko osatuta eta NBAren partida bat ikusteko sarrerak), eta dagoeneko azaldu da zorteduna. 11.088 izan zen zenbaki saritua, eta horren jabeak otsailaren 26ra arteko epea izan du sari jasotzeko, baina ez da inor azaldu. Ondorioz, bigarren zenbaki sarituaren (15508) txartelaren jabeak jaso du saria, Jone Elorza Epeldek. Juaristi ISBko jokalarien eskutik jaso du saria.