Orain dela hamar urte Espainiako txapeldunordea izandako Gerdau ISB omenduko dute zapatuan

Nerea Uranga 2024ko ots. 27a, 13:02

Gerdau Azkoitia ISB taldea.

Iraurgi saskibaloi klubaren 50 urtemugako omenaldi ekitaldien barruan, 2013-2014 denboraldiko Gerdau Azkoitia ISB taldea omenduko dute. Domusa Teknik ISBren eta Ibaizabalen arteko larunbateko partidan egingo die aitortza, 17:00etan, Azkoitiko kiroldegian.

50. urteurreneko ospakizunen barruan, klubaren historian esanguratsuak izan diren pertsonak eta taldeak omentzen dihardu Iraurgi saskibaloi elkarteak talde nagusiek etxean jokatzen dituzten partidetan. Larunbat honetan, 2013-2014 denboraldian, kadeteetan Espainiako txapeldunorde izan zen Gerdau Azkoitia ISB emakumeen taldea omenduko dute. Ondorengoak izan ziren taldekideak: Laura Olaizola, ⁠Eneritz Larrañaga, Oihane Aizpurua, Maria Beobide, ⁠Eider Larrañaga, Miren Bastida, Larraitz Larrañaga, Maialen Arzallus, Izaro Lizundia, ⁠Maitane Dominguez, Inge Bastida, Amaia Loiola, Leire Agirretxe eta Naroa Martinez jokalariak; eta Anne Berasategi, Eneko Artola eta Luis Agirre entrenatzaileak.

Zapatuan jokatuko du LF2 mailako Domusa Teknik ISBk Ibaizabalen aurkako partida, 17:00etan, Azkoitiko kiroldegian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide