'Begiak zerumugan' liburuaz mintzatuko da Miren Agur Meabe datorren astean liburutegian

Intza Trula 2024ko ots. 28a, 10:22

Miren Agur Meabe idazlea.

Martxoaren 7an izango da saioa, 18:00etan Udal Liburutegian. Emakumeen Txokoko literatura feministako eta Udal Liburutegiko literatura solasaldiko taldeek elkarlanean antolatu dute solasaldia.

Miren Agur Meabe idazleak Begiak zerumugan liburuaz solasaldia eskainiko du datorren astean Azpeitian. Azpeitiko Emakumeen Txokoko literatura feministako eta Udal Liburutegiko literatura solasaldiko taldeek elkarlanean antolatu dute saioa, eta Ainhoa Aldazabalek dinamizatuko du. Martxoaren 7an, ostegunez, izango da. 18:00etan liburutegian. 

2020an argitaratutako lana da Begiak zerumugan. Helduek zein haurrek irakurtzeko modukoa da: 68 poemaz eta 48 aforismoz osatutako liburua da. Honakoa dio idazleak: "Zerumugarantz ibiltzea bizitzaren aldeko ariketa kontzientea da, jakinik ezinezkoa dela zerumugara iristea".

Liburutegian eskuratu daiteke Begiak zerumugan liburua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide