Larunbatean izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako organoaren bisita

Intza Trula 2024ko ots. 28a, 10:39

Iraia Bereziartua biolinarekin eta Itziar Urbieta pianoan, atzo. (Nerea Uranga)

Loiolako basilikako organista den Itziar Urbietak gidatuko du organoaren bisita. 12:00etan hasiko da, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.

Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako organoa bisitatzeko aukera egongo larunbatean, martxoaren 2an. Itziar Urbieta Loiolako basilikako organista arduratuko da bisita gidatzeaz. Hala, 12:00etan jarri dute hitzordua, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian bertan.

Jakinmina duen herritar oro dago bisitara gonbidatuta, baita 10 urtetik gorako musika ikasleak ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide