Martxoko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Jon Olaizola argazkilariaren lana ezagutzen

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 28a, 17:26

Datozen egunetan hasiko da Uztarria martxoko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hil honetan Klik! argazki erreportajea argitaratuko du Uztarriak, Jon Olaizolaren irudiekin. Uztarriaren kolaboratzailea da Olaizola eta argazkizale sutsua. Irudien atzeko lanaz aritu da martxoko aldizkarian.  

Jon Olaizola argazkilari azpeitiarrak urteak daramatza argazki kamera eskuan han eta hemen irudiak egiten. Bidaiatzea atsegin du, eta bidaia bakoitzetik ehunka argazki ekartzen ditu etxera. Paisaiak harrapatzen ibiltzen da, eta astrofotografian aritzen da gehien. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide