Eguraldi makurrarekin, baina hasi da Neguko Outleta

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 1a, 09:29

Atzo, osteguna, ekin zioten egitasmoari, eta eguraldi makurra tarteko, ohi baino jende gutxiago ibili zen kaleetan. Dena den, gaur eta bihar ere izango da outletaz gozatzeko aukera herriko 39 saltokitan. Saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta.

Martxan da Azpeitiko merkatarien Neguko Outleta. Atzo, osteguna, ekin zioten egitasmoari, eta eguraldi makurra tarteko, ohi baino jende gutxiago ibili zen kaleetan. Dena den, gaur eta bihar –ostirala eta larunbata– ere izango da outletaz gozatzeko aukera. Bertan merkatarien elkarteak antolatuta, neguko denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da egunotan herriko hainbat saltokitan. Ekintzarekin bat egin duten 39 saltokitan eskuratu ahal izango dira eskaintza berezi horiek.

Saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta, eta karpen laguntzaz, denda aurrera atera ahal izango dituzte zenbait produktu. Ordutegiari dagokionez, orokorrean, saltoki bakoitzak bere ohiko ordutegia errespetatuko du. Dena den, outleta tarteko, betiko ordutegia zabalduko duen saltokirik ere izango da.

Kanpainaren bidez, bertako kontsumoa sustatu nahi du Bertanek; hau da, azpeitiarrak herriko saltokietan erostera animatu nahi ditu. Antolatzaileen esanetan, "aukera paregabeak" izango dira outletean, eta gainera, "herriko merkataritza bizirik mantentzen lagundu" ahal izango da.

Hona hemen outletean parte hartzen ari diren denden zerrenda, arloka bereizita:

  • Albaitaritza: Ekain.
  • Dekorazioa: Urbistondo margoak.
  • Teknologia eta etxerako tresnak: Esnaola Tien 21, Gau Argi, Iru burdindegia eta Sein Briko.
  • Kirola: Aitzaki, Jostaldi eta Larrañaga.
  • Oinetakoak: Arrate Outlet, Arrospide, Furundarena eta Ohana Barefoot.
  • Optikak: Adi optika-audio, Iosu eta Ostadar.
  • Mertzeriak: Alar, Azkue, Ilargi, Kotoi, Mina eta Romaes.
  • Moda: Alzuaran, Arku, Babesa, Biur, Bossi, GEU, Kaïoa, Koket, Oihele, Ubbo, Zume eta Zuri-Beltz.
  • Haur moda: Arantxa, Tilin-Talan, eta Ufito.
  • Bitxitegiak: Disdira eta Ordulari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide