Dei taldeak bere lehen diskoa aurkeztuko du gaur Orkatzen

Mailo Oiarzabal 2024ko mar. 1a, 10:22

Dei taldea. (EITB)

Iluneko sua arrotz izeneko lanean jaso dituen lanak emango ditu Mutrikuko bikoteak 22:00etan hasiko den kontzertuan.

Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da gaur gauean Orkatz kultur elkartean. 22:00etan hasita, Iluneko sua arrotz diskoa aurkeztuko du kontzertuan Mutrikuko (Gipuzkoa) Dei taldeak.

Aitzol Urkizaren (ahotsa eta gitarra) eta Iñigo Bravoren (gitarra, harmonika eta ahotsa) taldea da Dei; pop-rock doinuak jorratzen dituzte Urkizak eta Bravok Dein, eta bikotearen lehen diskoa da lIuneko sua arrotz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide