Zuhaitzak landatzeko Munoaundira irteera zegoen aurreikusita iganderako, Urola Bizirik taldeak antolatuta. Bada, eguraldiaren iragarpen txarra medio, landaketa atzeratzea erabaki du taldeak. Datozen egunetan iragarriko du irteeraren data berria.
Taldeak kudeatzen dituen haztegietatik datozen zuhaitzak landatuko dituzte egun horretan, besteak beste, haritzak, arteak, artelatzak, hurritzak edota gaztainondoak. Landaketak egiteko sasoi betean, bertako basoak bermatzeko egingo duen beste ekintzetako bat izango da zuhaitz landaketa berriarena.