Lurretik mahaira esperientzia antolatu du Ekoetxeak datorren iganderako, hilaren 10erako. Esperientzia horretara joaten direnek jarduera mordoa egiteko aukera izango dute: hala nola hazi ezberdinak ezagutu eta horien ontzi ekologikoetan landatu, lurzorua zaintzearen garrantzia aztertu eta urteko garaia kontuan hartuta jateko balioko duen landareren bat landatuko dute (marrubiak, piperrak, letxuga...). Halaber, eskuko mikroskopioarekin landareen zati ezberdinak eta haziak aztertuko dituzte. Saioa 10:30ean eta 12:00etan amaituko da, Ekoetxean.
Esperientzia doakoa izango da baina parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute honako lotura honetan. Zazpi urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra izango da.