43 emakumek egin dute Domusa Teknik 40 MLK probarako azken entrenamendu saioa

Mailo Oiarzabal 2024ko mar. 2a, 17:30

Bosgarren eta azken entrenamendu saioko parte hartzaileen taldeko argazkia. (Alberto Beloki)

Lasterketa laburraren lehen zatia osatu dute aurtengo bosgarren eta azken lan saiora batu diren emakumeek. Hamaiketakoarekin eta zozketekin borobildu dute goiza.

Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK mendi lasterketen antolatzaileek emakumeen parte hartzea sustatzeko bigarren urtez jarraian antolatu dituzten entrenamendu saioak bukatu dira.

Azaroaren 4an Malen Osak gidatuta, abenduaren 2an Ainara Urrutiarekin, urtarrilaren 13an Oihana Azkorbebeitiarekin eta otsailaren 3an Ane Zabalaren gidaritzapean egindako saioen ondoren, gaur goizean 43 emakumek osatu dute bosgarren eta azken saioa; aurrekoetan ez bezala, lasterkari ezagunik ez dute izan emakumeek entrenamendua gidatzen, baina kirolarien erantzuna oso ona izan da berriro.

15 MLK lasterketaren lehen zatia, 20 bat kilometroko ibilbidea, osatu dute 43 emakumeek, eta hamaiketakoarekin eta zozketekin borobildu dute goiza. Gaurko entrenamenduan parte hartu duten kirolariei ez ezik, entrenamendu saiook antolatzeko laguntza eman dieten guztiei "eskerrak eman" nahi izan dizkiete antolatzaileek; "eta nola ez, bost irteera hauetara bertaratu zareten denoi, ikaragarriak zarete!".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide