Lehiaketa

Abian du Uztarria Gukak Martxoaren 8aren inguruko galdera-erantzunen jolasa

Erredakzioa 2024ko mar. 4a, 12:58

Erantzun guztiak asmatzen dituztenen artean, Kako bitxiak-en lepokoa zozkatuko du Urolako Komunikazio Taldeak.

Ostiralean, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta data horren harira Urolako Komunikazio Taldeak galdera-erantzunen jolasa jarri du abian. Hala, herriko emakumeen eta lanbideen inguruko galderak prestatu ditu UKT-k, eta galdera guztiak asmatzen dituztenen artean Kako bitxiak-en lepokoa zozkatuko du.

Jolasean parte hartu nahi dutenek hemen dituzte galderak, eta horiek erantzuteko epea martxoaren 8ko 12:00etan itxiko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide