1766ko Matxinada, oinezkoentzat behin-behinean irekita

Mailo Oiarzabal 2024ko mar. 4a, 17:27

1766ko Matxinada kalea, gaur goizean. (IƱaki Martinez)

Anbulatorio ondoko zubia eta kaleko espaloiak egokitzeko urtarrilean hasi zituzten lanak azken txanpan sartu dira. Ibilgailuentzat itxita dago oraindik kalea.

Urtarrilaren 8tik ia etenik gabe itxita egon ondoren, gaur berriro ireki dute oinezkoentzako 1766ko Matxinada kalea. Gabonetako oporraldia amaitu bezain pronto jarri zituzten martxan anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanen azken fasea eta kaleko espaloiak-eta hobetzeko lanak. Azken txanpan sartu dira lan horiek, eta ibilgailuentzat oraindik itxita badago ere, oinezkoak pasatu daitezke dagoeneko ibai ondo kale horretatik.

Dena den, kalea behin-behinean ireki dute. Besteak beste, margotze lanak egiteko dituzte –zehaztu gabe dago noiz egingo dituzten–, eta horiek egiteko berriro itxi beharko dute pasabidea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide