Diziplina askotako zortzi proiektu garatu dituzte 2023ko Sorkuntza Bekei esker, eta sormen lan horiek aurkeztuko dituzte zapatuan, martxoaren 9an, 12:00etan, Betharrametako erakusketa aretoan. Sortzaileek beraiek aurkeztuko dituzte lanak, eta ondoren, martxoaren 24ra bitartean, erakusgai egongo dira lanak Betharrametako aretoan bertan. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik erakusketa, eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.
Azpeitiko Udalak antolatzen ditu Sorkuntza Bekak, Kulturaz kooperatibaren babesarekin. Iazko edizioaren deialdira 21 proposamen aurkeztu ziren, eta zortzi proiektu lagundu zituzten: bi sormen egonaldiak eta gainerako seiak sormen prozesuko modalitateak.