HH5eko haurrentzako eskulan tailerra antolatu dute martxoaren 13rako

Nerea Uranga 2024ko mar. 5a, 11:35

Eskulanak.

Plaza mugatuak izango ditu Udal Liburutegian antolatu duten tailerrak, eta izena emateko epea martxoaren 5etik 11ra bitartekoa izango da.

Azpeitiko Udal Liburutegian HH5 mailako haurrentzako eskulan tailerra antolatu dute martxoaren 13rako (asteazkena). 17:30ean hasiko dute tailerra.

Plaza mugatuak izango ditu, eta aurrez izena eman beharko da gaurtik eta martxoaren 11ra bitartean. Izena emateko 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu behar da edota Whatsapp mezua bidali 688 81 55 06 zenbakira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide