Martxoaren 14an Irunen (Gipuzkoa) hasiko da Korrikaren 23. edizioa, eta hilaren 24an Baionan amaitu, eta Azpeitiko Korrika batzordeak eta udalak elkarlanean autobusa antolatu dute amaiera ekitaldira joan nahi dutenentzat. Hori horrela, plazak bete arte txartelak eskuragarri egongo dira Sanagustin kulturgunean, bost euroren trukean.
Martxoaren 24an, igandean, 09:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik. Gurasorik gabe joango diren adin txikikoek adingabeak atzerrira irteteko baimena aurkeztu beharko dute autobusera igotzerako orduan –agiria gurasoek edota titularrak eta Ertzaintzak sinatuta eraman behar da–.