Ikusgai daude Buztintzuriko Errebaleko eta Iñaki Azpiazuko etxebizitza tasatuen behin-behineko zerrendak

Intza Trula 2024ko mar. 6a, 16:35

Buztintzuriko Errebaleko etxebizitzak. (Azpeitiko Udala)

Etxebizitza tasatuen onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Azpeitiko Udalak, eta erreklamazioak aurkezteko hamar eguneko epea egongo da. 43 herritarrek eman dute izena Buztintzuriko Errebaleko etxeetan; Iñaki Azpiazu kalekoetan, berriz, 81ek. 

Buztintzuriko Errebaleko eta Iñaki Azpiazu kaleko etxebizitza tasatuen behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Azpeitiko Udalak, eta interesdunek dagoeneko ikus ditzakete bi zerrendak honako lotura honetan, udalaren iragarki taula fisikoan eta Azpeitia Berritzenen webgunean. Udalak jakinarazi duenez, Buztintzuriko Errebaleko etxeetan 43 herritarrek eman dute izena; Iñaki Azpiazu kalekoetan, berriz, 81 lagun izan dira izena eman dutenak. Zerrendak argitaratzearekin batera, erreklamazioak aurkezteko hamar eguneko epea zabaldu dute.

Urtarrilaren 31ra bitarte izan zuten herritarrek Buztintzuriko Errebaleko 4. zenbakian dauden bi udal etxebizitza tasaturen eta Iñaki Azpiazu kaleko 20. eta 22. zenbakietan dauden hiru udal etxebizitza tasaturen zozketan parte hartzeko aukera. Hala, erreklamazioak idatziz aurkeztu beharko dira, "adierazitako arrazoiak frogatzeko oinarritzat jotzen diren agiriekin batera".

Honako hiru aukera daude erreklamazioak aurkezteko:

  • Aurrez aurre, Azpeitiko Udaleko HAZ zerbitzuan dagoen erregistro orokorrean (udaletxeko lehen solairuan. Telefonoa: 943-15 71 98).
  • Aurrez Aurre, Azpeitia Berritzenen bulegoetan (Enparan kalea, 34 behea. Telefonoa: 943-15 71 83)
  • Udalaren egoitza elektronikoan dagoen sarrera erregistro elektronikoaren bidez: www.azpeitia.eus

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide