Gipuzkoako Forua Aldundiaren Treba Gurasoak programaren barruko hitzaldia eman zuen atzo, asteazkena, Leyre Cano trebatzaileak Azpeitian. Haurren eta nerabeen guraso direnak hezkuntza gaitasunetan trebatzeko hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen ditu aldundiak Treba Gurasoak programaren bidez; hain zuzen ere, Azpeitian eman zuten saioa haurren zein nerabeen gurasoei zuzenduta prestatu zuten. Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean izeneko hitzaldia eskaini zuen Canok Azoka Plazako goiko aretoan, 18:00etan hasita, eta leporaino bete zen aretoa.