Datozen bi asteetarako baratzezaintza aholkularitza saioak antolatu dituzte Azpeitiko Udalak eta Kimubat taldeak elkarlanean. Datorren astelehenean, hilaren 11n, Izarraitzpen izango da saioa, 16:30etik 18:30era; martxoaren 19an, asteartean, berriz, Otzakan egingo dute, 10:30etik 12:30era. Ez da beharrezkoa parte hartzeko aurretik izena ematea.
Doako aholkularitza saioak izango dira, publiko guztiari zuzendutakoak. Besteak beste, baratzeen inguruan herritarrek dituzten zalantzak argitzeko eta horien inguruan aholkuak emateko saioa izango da.