Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, hainbat ekitaldi eta mobilizazio antolatu dituzte Azpeitiko Feministen Sareak, Azpeitiko Udalak, Urola Erdiko Itaiak eta Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek.
Gainera, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko aldarriak ez dira gaurko egunera mugatuko, eta herri askotan jarraipena izango dute asteburuan zehar nahiz hurrengo asteetan.
Hona hemen Azpeitian antolatutako ekitaldiak:
Gaur, Martxoaren 8a:
- 11:00. Eraso gabeko heziguneen alde, emakume langile batu borrokara leloarekin tailerra, Azoka Plazako aretoan. Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta.
- 12:00. Elkarretaratzea, plazan. Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta.
- 17:15. Girotze tailerra, haur, gazte zein helduentzat. Azpeitiko Feministen Sareak antolatuta.
- 18:00. Elkarretaratzea plazan, Gure bizitzekin negoziorik ez! Hartu dagokizuen ardura lelopean. Azpeitiko Feministen Sareak deituta.
- 18:30. Mokadua, Azoka Plazan. Azpeitiko Feministen Sareak deituta.
- 19:00. Emakume langileok borrokara. Sozialismoa eraiki lelopean manifestazioa, plazatik hasita. Itaiak deitu du.
Martxoak 18, astelehena:
- 18:30. Aurora Iturriozek dinamizatuta, Sexu indarkeriaren eta mito matxisten eragina eta inpaktua emakumeon bizitzetan mahai inguruan parte hartuko dute Nerea Barjolak eta Idoia Arraizak, Sanagustin kulturgunean.
Martxoak 23, larunbata:
- 10:00-14:00. Autodefentsa feminista ikastaroa, Emakumeen Txokoan. Parte hartzeko izena eman behar da hilaren 20a baino lehen.
Martxoak 26, asteartea.
- 18:30. Luciana Alfarok Feminismo dekolonialera hurbiltzen hitzaldi-tailerra emango du Emakumeen Txokoan.