Unai Zialtzetak irabazi du Gotorlekuen Itzulia

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 10a, 09:42

Unai Zialtzeta podiumeko lehen koxkan, txapela jantzita. (Utzitakoa)

42 kilometroko distantzia eta 2.730 metroko desnibel positiboa ditu Senperen jokatu ohi den lasterketak, eta lau ordu, bederatzi minutu eta 37 segundo behar izan ditu Zialtzetak ibilbidea osatzeko.

Gotorlekuen Itzulia mendi lasterketa jokatu zuten atzo, larunbata, Senperen (Lapurdi), eta Unai Zialtzeta azpeitiarra gailendu zen proban. 42 kilometroko distantzia eta 2.730 metroko desnibel positiboa ditu lasterketak, eta lau ordu, bederatzi minutu eta 37 segundo behar izan zituen Zialtzetak ibilbidea osatzeko. Proban zehar, Larhun mendia igo behar izan zuten korrikalariek, besteak beste, eta "korrika asko egiteko eta gozateko" lasterketa izan zela nabarmendu du Zialtzetak. Aipatzekoa da, gainera, beste azpeitiar batek ere maila oso ona erakutsi zuela lasterketan: izan ere, Erik Arbeo hamargarren postuan sailkatu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide