Azpeitiko Udala hasi da aurtengo azaroan egingo diren Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketak antolatzen. Topaketetan parte hartu nahi duten proiektuak edota antzezlanak aurkezteko deialdia egin du, eta lanak aurkeztu nahi dituztenek apirilaren 19ra arteko epea izango dute horretarako. Aurkeztuko diren lanek bi baldintza bete beharko dituzte ezinbestean: taldea Euskal Herriko eta antzezlana euskaraz izatea.
Eskaera egiteko orduan honako materiala aurkeztu beharko dute: obraren aurkezpena, sinopsia edo laburpena, fitxa teknikoa eta artistikoa eta material grafikoa.
Topaketetarako proiektuak modu elektronikoan aurkeztu behar dira lotura honetan. Zalantzaren bat dutenek 943-15 70 68 telefono zenbakira deitu dezakete edota kultura@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi.