Aurten ere asto lasterketarik ez da izango Loiolako San Jose festetan, baina adin guztietako herritarrentzako ekitaldiak prestatu ditu Loiolako auzo batzordeak. Jaietako egun nagusia igandean, martxoaren 17an, izango dute. Auzo gosariarekin hasiko dute eguna, eta 14:00ak artean haur eta gaztetxoek jolasteko puzgarriak jarriko dituzte basilikaren atarian. 12:30etik aurrera herri kirol erakustaldia izango da, aizkolariekin eta harri jasotzaileekin. Arratsaldean, 16 urtetik gorakoentzako, Albara ganadutegiko zezenak aterako dituzte.
Martxoaren 23an jarraituko dute Loiolako festetako ekitaldiek. Ordurako, erromeria antolatu dute Elustondo anai-arrebekin, Loiolatxo elkartean.
Loiolako festetako egitaraua:
- Martxoak 17, igandea.
- 10:30: Auzo gosaria.
- 11:00-14:00. Puzgarriak ume eta gaztetxoentzat.
- 12:30. Herri kirolak. Aizkoran, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a eta harri jasotzen Jon Unanue Goenatxo III.a eta Mikel Lopetegi Urra.
- 17:00. Zezenak (16 urtetik gorakoentzat). Albara ganadutegia. - Martxoak 23, larunbata.
- 22:00. Erromeria, Elustondo anai-arrebekin, Loiolatxo elkartean.