Urteko batzar orokorra egin zuen Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak atzo arratsaldean, Basazabal jauregian. Gutxi gorabehera 50 pertsona joan ziren hitzordura, eta besteak beste, 2023ko errepasoa egin zuten, eta 2024ko aurreikuspenez mintzatu ziren.
Halaber, diru sarrerez eta irteerez, kuotez, urteko memoriaz, batzordearen egoeraz eta batzordearen berritzeaz ere hitz egin zuten. Amaieran, berriz, bertaratu zirenek galderak egiteko aukera izan zuten.