"Aspaldiko partez", kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izango da gaur gauean Zulo Zabal elkartean. Garazi eta Sala bikotea izango da musika gaualdiaren protagonista Iberotarren plazako soziedadean. 22:00etan hasiko da kontzertua, eta bazkideek ez ezik, nahi duen orok izango ditu ateak irekita. Sarrera debalde da.
Honela zabaldu dute gonbidapen mezua Zulo Zabalekoek: "Data seinalatuan, San Patriziok abisua jo eta gu lozorrotik esnatu, kolpe bakarrean. Kantuan gozo aritzeko, zintzurra bustitzeko aukera ezberdinak egongo dira, kanilako uraz gain. Animo, zain izango gaituzue!".