Bilera irekia deitu dute Sanjuandegiko festak antolatzen hasteko

Intza Trula 2024ko mar. 15a, 16:05

Iazko Sanjuandegiko festetako irudi bat. (Aitziber Arzallus)

XJ Auzolanean Sanjuandegiko festa batzordeak egin du deialdia. Datorren asteartean, hilaren 19an, 21:00etan egingo dute bilera, Sanjuandegiko auzo lokalean.

Sanjuandegiko festak antolatzen hasteko bilera irekia deitu du XJ Auzolanean Sanjuandegiko festa batzordeak. Hilaren 19an, asteartez, elkartuko dira, 21:00etan Sanjuandegiko auzo lokalean. 

Hala, XJ Auzolanean batzordeak herritar oro animatu du aurtengo festen prestakuntzan parte hartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide