Jose Luis Etxeberria 'Xapre' omenduz egin dute aurtengo sanjosetako trikiti jaialdia

Nerea Uranga 2024ko mar. 18a, 08:30

Zapatuan izan zen Sanjosetako 34. Trikiti Jaialdia Azpeitiko Soreasu antzokian, eta trikizaleek antzokia bete egin zuten.

Trikitizaleentzako hitzordu estimatua da sanjosetako trikiti jaialdia, eta urtero bezala, Soreasu antzokia jendez bete zen jaialdiaren 34. edizioa jarraitzeko. Aurtengoan Jose Luis Etxeberria Xapre soinu jotzaile zaldibiarra omendu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak.

Zapatuko jaialdian parte hartu zutenak honakoak izan ziren: Lixarra anaiak, Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte, Zaldibiako lagunak, Xabier Zabala eta Andoni Egaña, Jon Ostolaza eta Andoni Larrañaga, Daniel Oiarbide eta Pello Urdangarin, eta Imuntzo eta Beloki, Iker Allur eta Jokin Tolosa.

Argazkiak: Ibon Errazu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide