Jende asko bildu zen Loiolako San Jose festetako zezenean

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2024ko mar. 18a, 18:45

Loiolako San Jose festetako egun nagusia izan zuten atzo igandea. Eguerdira artean haurrentzako puzgarriak eta herri kiroletako erakustaldia izan ziren, eta arratsaldean 16 urtetik gorakoentzako zezenak izan ziren basilikaren aurreko atarian.

Loiolako San Jose festak ospatu zituzten atzo, igandea, auzoko festa batzordeak antolatuta. Auzo gosariarekin hasi zuten eguna, eta eguerdira artean haurrentzako puzgarriak eta herri kiroletako erakustaldia izan ziren. Eguerdian bezala, arratsaldean ere jende asko bildu zen Loiolan. 17:00etatik aurrera, 16 urtetik gorakoentzako zezenak izan ziren basilikaren aurreko atarian. Albara ganadutegiko zezenak atera zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide