23. Korrika

23. Korrikak Azpeitian egin duen bidea, bideoan ikusgai

Erredakzioa

23. Korrikak hartu ditu Azpeitiko kaleak gaur goizaldean. Berezia izan da aurtengoa ekitaldia ere, eta herritarrek ez dute hutsik egin hitzordura. Korrikak herriko lurretan egin duen bidea ikus daiteke honako bideo honetan.

Gaur goizaldean zeharkatu du Azpeitia 23. Korrikak. Martxa gauez igaro bada ere, azpeitiarrek ozen zabaldu dituzte euskararen zein Korrikaren aldeko alderriak herriko kaleetan zehar. Honako bideo honetan ikus daiteke 23. Korrikak Azpeitian egin dituen kilometro guztiak, bideoz.

Irudiak: AEK/Korrika/UKT

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide