Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak aldaketak eragingo ditu trafikoan bihar

Intza Trula 2024ko mar. 22a, 14:00

Autobusak. (Artxiboa)

Bihar jokatuko dute Diego Garciaren oroimenezko 31. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, baita lasterketa motza ere. Lasterketek eragina izango dute zenbait ordutan Azkoitiko eta Azpeitiko errepideetan.

Diego Garciaren oroimenezko 31. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia eta lasterketa motza jokatuko dituzte bihar 16:15etik aurrera, eta horrek Azpeitiko eta Azkoitiko trafikoan eragingo du.

Azpeitiko autobus geltokietan, esaterako, 15:05etik 19:30era bitartean honako aldaketak izango dira:

  • Loiolako geralekua tren geltoki zaharraren aurrean izango da.
  • Sanjuandegiko geltokia suhiltzaileen parkearen aurrean izango da.
  • Autobusa ez da geldituko anbulatorioaren aurreko geltokian.
  • Tren Museoko eta Julian Elorzako geralekuak saihesbideko autobus geltokian izango dira.

Autobus zerbitzuetan izango diren aldaketak, berriz, honako hauek dira:

  • UK01 Azkoitia-Donostia: Azkoititik 16:15ean, 16:45ean eta 17:15ean ateratzen diren autobusak Txerloian bakarrik geratuko dira.
  • UK01 Donostia-Azkoitia: Donostiatik 15:05ean eta 16:30ean ateratzen diren autobusak Txerloian eta Altzibarko biribilgunean geratuko dira.
  • UK01 Donostia-Azkoitia: Donostiatik 15:35ean eta 16:05ean ateratzen diren autobusak Txerloian bakarrik egingo dute geldialdia.
  • UK02 Azkoitia-Tolosa: Errezildik 16:30ean ateratzen den autobusa Txerloian eta Altzibarko biribilgunean geratuko da. 
  • UK03 Azkoitia-Zarautz: Zarauztik 16:05ean ateratzen den autobusa Txerloian eta Altzibarko biribilgunean geratuko da.
  • UK05 Zestoa-Eibar-Ermua: Ermutik 16:40ean ateratzen den autobusa Txerloian eta Altzibarko biribilgunean geratuko da.
  • UK06 Zumaia-Zumarraga: Zumaiatik 16:45ean ateratzen den autobusa txerloian eta Altzibarko biribilgunean geratuko da.
  • UK06 Zumaia-Zumarraga: Zumarragatik 15:15ean eta 16:15ean ateratzen diren autobusak Txerloian eta Altzibarko biribilgunean egingo dute geldialdia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide