50. urteurrenaren bueltan, klubeko pertsona eta talde esanguratsuak omentzen ari da Iraurgi Saskibaloia, eta larunbat honetan, Azkoitiko kiroldegiko langileek jasoko dute aitortza. Domusa Teknik ISBk larunbatean jokatuko du partida Bosonit Unibasket taldearen aurka, 17:00etan, Azkoitian. Ohi bezala, partida aurretik egingo diete omenaldia langileei.
"Urte asko daramatza ISB-k Azkoitiko kiroldegian partiduak jokatzen. Hainbeste partidu antolatu eta jokatu ahal izateko ezinbestekoa izan da Azkoitiko kiroldegiko langileen laguntza. Lehen egunetik gaur arte beti alboan izan ditugu bidelagun. Horregatik, beraien ahalegin eta laguntzagatik ISBk Azkoitiko kiroldegiko langileak omendu nahi ditu, bereziki Juan Miguel Azkoitia eta Iñaki Alberdi Potte".