XII. Erniarraitz bertso sariketaren finala, bideoan

Erredakzioa 2024ko mar. 27a, 21:00

Joan zen ostiralean jokatu zuten Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako sariketaren finala Sanagustin kulturgunean. Andoni Rekondo hernaniarrak jantzi zuen txapela. Oholtzan aritu ziren Rekondoz gain, Aitor Tatiegi, Irantzu Idoate, Gorka Pagonabarraga, Eki Mateorena eta Maite Sarasola. 

Plaza berriak hartu du bertsolarien belaunaldi berriaren Erniarraitz sariketaren finala. Urte luzez Azpeitiko Gaztetxean jokatu ostean, Sanagustin kulturguneak hartu zuen joan zen ostiralean XII. Erniarraitz bertso txapelketaren finala, eta Andoni Rekondo hernaniarrak lortu zuen txapela etxeratzea. Rekondok 287 puntu bildu zituen, eta haren atzetik sailkatu zen Aitor Tatiegi oñatiarra 255,5 punturekin. 

Finala 22:00etan hasi zen, eta ehundik gora lagun bertaratu ziren Sanagustinera saioaz gozatzera. Ohi bezala, adin guztietako bertsozaleak elkartu zituen finalak.

Umoretik baino hausnarketatik gehiago izan zuen saioak, gaiek horretarako aukera gehiago eskaini baitzieten bertsolariei. Saioko bertsoaldiak bideoz jaso ditu UKTk. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide