Azpeitiko Emakumeen Txokoak antolatuta, Amatasun feministak hitzaldi tailerra eskainiko du Amandra Amatasun Feministak elkarteak datorren larunbatean. Antolatzaileen arabera, jakinekoa da "amatasunak zeharkatzen dituzten indarkeria egoerek emakume eta haur askoren bizitzak guztiz baldintzatzen" dituztela, eta horregatik, elkarteak bere aldarrikapenak eta hausnarketak partekatuko ditu saioan, eduki teorikoekin zein praktikoekin. "Elkarren berri izateko babes espazioa sustatuko da, eta ikuspegi feministatik amatasun kritikorako pausoa emateko saiakera egingo dugu", esan dute antolatzaileek.
10:30an izango da hitzaldi tailerra, euskaraz, eta emakume oro gonbidatu dituzte bertara.