Datorren asteburuan film bakarra eskainiko dute Soreasu antzokian: helduei zuzendutako Sala de profesores. Igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da, 19:30ean.
-
Ilker Çatak alemaniarrak zuzendutako filma da datozen egunetan Soreasun emango dutena, eta honako hau da sinopsia: "Carla Nowak ingelesek eta matematika irakasleak bigarren hezkuntzako eskola batean hasi du bere lehen lana. Eskolan lapurreta batzuk gertatzen direnean eta bere ikasle bat susmagarritzat jotzen dutenean, gaiaren muinera bere kabuz iristea erabakitzen du".