Karmelo Etxegarai Ikastolara doazen umeek segurtasun handiagoa izan dezaten, ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean. Aldaketari esker, autobusek ikastolaren sarreran gelditzeko aukera izango dute, eta umeek ez dute errepidea gurutzatu beharrik izango.
Baina ez da udalak segurtasunari lotuta egingo duen aldaketa bakarra izango. Datorren astean lanak egingo dituzte Loiolako Ignazio etorbideko biribilgunera doan Iñaki Azpiazu kaleko zatian ere, oinezkoen segurtasuna hobetzeko asmoz. Zebrabidea altxatuko dute, eta ur hodiak sartu. Ibilgailuak biribilgunetik azkar sartzen direla eta arrisku egoerak sortzen direla eta, hainbat kexa jaso ditu udalak.
Aurreikuspenen arabera, astelehenetik aurrera, hiruzpalau egunean egongo da itxita errepide zati hori. Ibilgailuek Esklaben ondotik izango dute GI-2634 errepidera sartzeko aukera; Arana kalera arteko Iñaki Azpiazu kaleko zatia ere irekita egongo da.