Lupe Lekuonak ipuin kontaketa saioa eskainiko du liburutegian

Iraia Oteiza 2024ko api. 6a, 13:10

Lupe Lekuona ipuin kontalaria. (Lupe Lekuona)

HH4ko umeei zuzendutako kontaketa izango da. Aurrez izena beharko da.

Lupe Lekuona ipuin kontalariak HH4ko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren asteartean. Azpeitiko Udal Liburutegian izango da kontaketa, 17:30ean.

Sarrera doakoa izango da baina aurrez izena eman beharko da 943-15 71 95 telefonora deituta edota 688 81 55 06 telefono zenbakira idatzita. Astelehena izango da izena emateko azken eguna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide