'Hamaika' erakusketa ibiltariak Sanagustinen egin du geldialdia

Iraia Oteiza

Makroproiektuek naturan izango duten eragina azaltzen duen erakusketa ibiltaria da Hamaika. Euskal Herrian barrena ibili ostean, Azpeitira iritsi da, eta Sanagustin kulturgunean egongo da ikusgai hilaren 14ra bitartean.

Euskal Herrian ezarri nahi diren makroproiektuek naturan izango duten eragina azalduz, hamaika irudigilek egindako arte adierazpenek osatzen dute Hamaika erakusketa ibiltaria. Horiekin batera, proiektuek "kalteak" eragin dizkietenen testigantzak ere biltzen ditu. Etxalarko (Nafarroa) Haizeak Bizirki taldearen ekimenez sortu da erakusketa, eta Sañu Bizirik taldearen eskutik iritsi da Azpeitira. Sanagustin kulturgunean egongo da ikusgai apirilaren 14ra bitartean. Sañu Bizirik taldeak erakusketara bertaratzeko gonbitea luzatu die herritarrei.

(Argazkiak: Mireia Galarza Bastida)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide