Datorren asteazkenean, apirilaren 10ean, izango da hurrengo odol ateraldia, 16:30etik 20:10era, Soreasuko pasabideko parrokiaren lokalean. Ostiralaz geroztik, Gotatanta.eus webgunearen bidez izena eman daiteke. Dena den, telefonoz izena emateko ohitura dutenek horrela egiteko aukera ere izango dute, odol emate egunean bertan edo bezperan 943-00 78 84 zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.