Kirolak Azpeitia eta Azkoitia lotzen ditu, eta lotura horren adibideetako bat da Iraurgi saskibaloi kluba. Azkoiti-Azpeitiko taldeak 50 urte beteko ditu aurten, eta horren harira, aitortza egin nahi izan diete Azpeitiko Lagun Onak futbol klubak eta Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeak. Hori dela eta, hitzordu berezi bat hautatu zuten bi futbol klubek ISB omentzeko: bi taldeen arteko derbia. Neurketa hasi aurretik, Anaitasunako eta Lagun Onakeko jokalariek pasilloa egin zieten ISBko ordezkariei, eta, ondoren, Anaitasunako eta Lagun Onakeko ordezkariek oroigarri bana eman zieten ISBko Maier Lizasori eta Iñaki Aldanondori. ISBko kideak oso eskertuta agertu dira ekitaldiaren ostean.
ISBren 50. urteurrenaren harira erreportaje berezia kaleratu du Uztarriak. Ikusi erreportajea, hemen.