Maiatzaren 1a Langileen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Maiatzak 1. Langileon egoera eta borrokarako gakoak hitzaldia antolatu du ostiral honetarako, hilaren 12rako. 18:00etan jarri dute hitzordua, Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistan.
Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira, eta kanpaina bete-betean "langileok alderdi politiko profesionalekiko independenteki antolatzearen beharra" azpimarratuko du Kontseilu Sozialistak hitzaldian, "hori baita gure bizitzak kolpatzen dituen eskalada belikoari, pobretzeari edo krisi klimatikori aurre egiteko modu eraginkor bakarra".