23. Korrika igaro berritan, AEK-k Korrikaren aldeko Urolako zozketa egin zuen, eta 920 zenbakia izan zen sariduna. Txartelaren jabe Iraide Iriartek jaso du saria, eta Baztango Ziga herriko Gamioko bordan zortzi lagunentzako asteburu baterako egonaldia eskuratu du hark.