Langabetuentzako bi ikastaro antolatu ditu Iraurgi Berritzenek

Nerea Uranga 2024ko api. 11a, 15:53

Iraurgi Berritzenek antolatutako ikastaro bat.

Mig-mag soldadura ikastaroa da ikastaroetako bat, eta mendekotasun arretarena bestea. Egoera zaurgarrian edota arriskuan dauden bailarako langabetuei zuzendutakoak dira. Bi ikastaroak maiatzean hasiko dira.

Zaurgarritasun egoeran edota arriskuan dauden Urola Erdiko langabetuei zuzendutako bi ikastaro antolatu ditu Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloak, Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III - UE3 proiektuaren barruan. Zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea dute helburu egitasmo horrekin. 

Maiatzean hasiko diren bi ikastaro dira orain eskaini dituztenak: Mig-mag soldadura eta mendekotasun arreta. Izena emateko honako telefono zenbakietara deitu behar da: 688 87 35 89 (Sandra), 688 75 84 94 (Maite) edota 688 75 95 90 (Maialen).

Honakoak dira bi ikastaroen ezaugarriak:

- Mig-mag soldadura (MF0101_2): maiatzaren 15etik irailaren 23ra artean izango da ikastaroa, 08:00etatik 14:30era artean maiatzean, ekainean eta uztailean eta 14:30etik 19:30era irailean; guztira, 430 ordu. Azkoitian izango da, eta hamabi pertsonentzako tokia du.

- Mendekotasun arreta (MF1019_2): maiatzaren 6tik ekainaren 17ra, 09:30etik 14:00etara; denera, 130 ordu. Azpeitian izango da eta hamabost pertsonentzako tokia du.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide