Tailerrak, hitzaldiak, mahai ingurua eta bazkaria, arratsaldeko mobilizazioaren zain

Mailo Oiarzabal 2024ko api. 13a, 14:42

Euskal Herria Bizirik sareak "makroproiektuen aurka eta lurraren defentsan" antolatutako jardunaldia egiten ari dira goizetik herrian. 18:00etan plazan hasi eta hantxe bukatuko den manifestazio nazionalarekin borobilduko dute eguna.

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta, Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik jardunaldia egiten ari dira Azpeitian goizetik, energia berriztagarriekin eta besterekin lotutako makroproituen kontra, eta horiek naturan eta landa eremuetan eragiten dituzten kalteez ohartarazteko.

Goizean hainbat tailer eta hitzaldi egin dituzte Basazabalen, baita mahai inguru jendetsua ere Azoka Plazako goiko aretoan; aretoa gainezka zela azaldu dituzte makroproiektuen kontrako beren esperientziak Aragoiko (Espainia) eta Galiziako ekintzaileek. Bien bitartean, behean, Azoka Plazan, 200 lagun elkartu dituen bazkarirako dena prestatzen ari ziren. Herriko plaza, bereziki kioskoa, Euskal Herria Bizirik sarea osatzen duten kideen aldarriekin bete dute gaurkorako.

18:00etan plazan hasi eta hantxe bukatuko den manifestazio nazionalarekin borobilduko dute eguna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide