Etxean baztertutako gauzei bigarren bizitza emateko asmoz, Bota aurretik, eraldatu izeneko esperientzia antolatu du Azpeitiko Ekoetxeak gaurko, eta hainbat umek egin dute bat deialdiarekin. Gauza berriak erosi beharrean, aurretik dituztenak eraldatzen ikasteko aukera izan dute han elkartu direnek, eta hain zuzen, parte hartzaileek etxean zituzten elementuekin lanpara bat sortu dute, kontsumo kontzienteago eta iraunkorragoa bultzatuz.