Dozenatik gora artisau elkartu ditu Artiekinek antolatutako azokak

Mailo Oiarzabal 2024ko api. 14a, 16:22

Moda, bitxiak, eskulanak, jostailuak, liburuak... Askotariko gaiak aurkitu dituzte gaur Azpeitiko plazara joan diren herritarrek. Horiez gain, haurrek eskulan eta sukaldaritza tailerretan parte hartzeko aukera izan dute.

Urola Erdiko hainbat artisauk sortu berri duten Artiekin elkarteak antolatutako lehen artisau azoka egin dute gaur goiz-eguerdi partean Azpeitiko plazan. Eguraldia "onegia" zela eta, jendearen erantzunarekin bazuten kezka  artisau batzuk azokaren hasieran. VOXekoen etorrerak areagotu egin du kezka hori, baina eguerdiarekin hasi da pizten azoka.

Azkenean, antolatzaileenekin eta gonbidatuenekin, dozenatik gora postu jarri dituzte plazan, kioskoaren buelta osoa betez eta plazara joan direnen ikusmina piztuz. Moda, bitxiak, eskulanak, jostailuak, liburuak... Askotariko gaiak aurkitu dituzte gaur Azpeitiko plazara joan diren herritarrek.

Horiez gain, haurrek eskulan eta sukaldaritza tailerretan parte hartzeko aukera izan dute Azoka Plazaren atarian, Ametsen Txokoaren, Isaren eta Osoaren eskutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide