Tomatearen inguruko tailerra egingo dute Izarraitzpe baratze parkean Azpeitiko Udalak eta Kimubat taldeak elkarlanean antolatuta. Apirilaren 24an, asteazkenean, 18:00etan jarri dute hitzordua.
Saioa doakoa izango da, eta baratzea duen oro joan daiteke bertara, baita Azpeititik kanpo bizi direnak ere. Hala, tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte bertan: hala nola landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...