Atzegiren Perez Arregi plazako egoitzan izan zen herenegun Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko Laura Monguelos, bularreko minbizia detektatzearen gaineko tailerra eskaintzeko.
Desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartearen Urola Erdiko hainbak emakume elkartu ziren saioan. Minibiziaren gaineko azalpenekin batera, bularretan zein besapeetan autoesplorazioak nola egin erakutsi zien Monguelosek Atzegiren kideei.