LAB sindikatuak Langilearen Egunerako Iruñera joateko autobusa antolatu du

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 20a, 11:00

LAB sindikatuko Izaskun Garcia antolakuntza idazkaria eta Igor Arroyo Koordinatzaile Orokorra, dokumentalaren aurkezpenean. (LAB)

Anbulatorio aurreko geltokian jarri dute hitzordua, 09:10ean, eta 19:00etan aurreikusi dute itzulera. Prezioa 10 eurokoa izango da, eta interesa dutenek Orkatzen eman beharko dute izena. 

Geroz eta gertuago dago Maiatzaren Lehenengoa, Langilearen Eguna, eta LAB sindikatuak egun osoko egitaraua antolatu du egun horretarako Iruñean. Manifestazioa egingo dute Gaztelu enparantzatik abiatuta, eta bazkaria eta kontzertuak ere eskainiko dituzte. Hori dela eta, autobusak antolatu dituzte bertara joateko eskualdeko herrietatik, tartean Azpeititik. 

Anbulatorio aurreko geltokian jarri dute hitzordua, 09:10ean, eta 19:00etan aurreikusi dute itzulera. Prezioa 10 eurokoa izango da, eta interesa dutenek Orkatzen eman beharko dute izena. 

Dokumentalaren aurkezpena Zumaian

LAB sindikatuak 50 urte bete ditu aurten, eta ibilbidea biltzen duen Eskuz esku. LAB zabaltzen dokumentalaren eskualdeko aurkezpena egingo dute hurrengo asteazkenean, hilak 24, Zumaiako Aita Mari antzokian. 19:00etan izango da hitzordua.

Dokumentala hilaren 8an estreinatu zuten Bilboko Euskaldunan, eta harrezkeroztik beste 32 lekutan ere bota dute. Zuhaitzaren metaforaz baliatuta, sindikatuaren sorrera, garapena eta zabalpena landu ditu dokumentalak, eta hainbat eta hainbat testigantza bildu dituzte bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide