Zozketa

Neomak taldearen kontzerturako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa

Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean bihar, larunbata, 22:00etan hasiko den emanaldirako.

Neomak taldeak kontzertua eskainiko du bihar, larunbata, Soreasu antzokian, 22:00etan. Uztarria Gukak kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean, eta parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Jone Azkue eta Goizane Aranburu bazkideak izan dira sarreren irabazleak. Biek zazpi emakumez osatutako taldearen proposamen berritzaileaz gozatzeko aukera izango dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide