Azpeitiarrak ari dira botoa ematen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Ihintza Elustondo 2024ko api. 21a, 12:20

Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak dira gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Azpeitian, 11.366 herritar daude botoa ematera deituta. 09:00etan 20:00etara bitartean izango dira zabalik hauteslekuak.

Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak izango dira gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta azpeitiarrak ere ari dira dagoeneko botoa ematen. 09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, eta 20:00etara bitartean bozkatu ahalko da. Guztira, 11.366 herritar daude botoa ematera deituta. Gaurko bozketarekin, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek 75 legebiltzarkide aukeratuko dituzte datozen lau urteetarako. Iluntze partera jakingo da lehendakarigai bozkatuenaren izena.

Hautesle erroldaren arabera, Urola Kosta eskualdean 58.264 herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea. Orotara, 1.795.206 herritar daude deituta botoa ematera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Gipuzkoan, 11 alderdi aurkeztuko dira hauteskundeetara, 2020an baino lau gehiago: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE-EE, PP, Bidezko Mundurantz, Vox, Pacma, Aulki Zuriak (AZ) eta Izan.

Hauteskunde egunean jarraipen berezia egingo du Urolako Komunikazio Taldeak bere webguneetan. Hain zuzen ere, parte hartze datuak emango ditu eguerdian eta arratsaldean, eta gauean herriz herriko emaitzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide